2022/12/20

 

EUSKARAREN EGUNA, abenduak 3.

Ospatzeko eta aldarrikatzeko egun honetan, guk ere Arangoiti ikastetxetik bat egiten dugu eta umeei zuzendutako ekitaldi batekin ospatzen dugu Euskararen Nazioarteko Eguna urtero. Euskaraz bizi nahi dugu!!
_--------------_ 

Aurten, goizean patioan egon ginen Herri kirolak egiten. Txingak, lokotxak, ingudea, sokatira... Primeran pasa genuen!!

Arratsaldean, eskolako ikasle batzuek koreografia ezberdinak prestatu zituzten euskarazko abestiekin eta eskolako antzerkian aurkeztu zizkiguten. Artista handiak!!