Hirugarren Zikloa (5.-6.)




2022-2023 Ikasturtea

Ikasturte Bukaerako Txangoa

    Aurreko asteartean, ekainak 6, ikasturte bukaerako txangoa egin genuen. Hirugarenn zikloko ikasleak Alluitz Naturara joan ginen. Bertan, artilezko kuadroak egin genituen, txokolatezko taloak ere, ardiak jezteko aukera izan genuen, pottokak ikusi genituen...


Izugarrizko eguna pasa genuen!!!!



Bertsolaritza

    Seigarren mailako ikasleak "Campos Eliseos" antzokira joateko aukera izan dugu. Bertan, gure eskolan asmatutako bertsoaren bideoa aurkeztu dute beste eskola batzuekin batera. Bertsolari profesionalak ikusteko aukera izan dugu ere, eta gainera, diploma eman digute!!!




Orienting

    Hirugarren zikloko 5. eta 6. mailako ikasleak Otxandiora joan gara orienting aktibitatea egitera. Honek, Otxandio ezagutzeko aukera paregabea eman digu!!!

Taldeka, herriko kaleetatik zehar, mapa baten laguntzaz pistak bilatzen ibili gara. Baita, inguruko basotik ibili gara ere.


   Otxandio ezagutzeko aukera dibertigarri eta bikaina!!!! Oso ondo pasatu dugu!!!



LH 6 - Bide Hezkuntza

Pasa den otsailaren 16an, Bide Hezkuntza formaziora joan ginen seigarren mailako ikasleak.


Egun bikaina pasa genuen!! Bizikletaz ibili ginen eta baita tartetxo bat izan genuen Guggenheim museoaren inguruetan disfrutatzeko ere.


Irteera ederra!!! 



Zientzia Astea


Otsailaren 6tik 10era Arangoitiko eskolan zientzia astea ospatu genuen. 


Horretarako, hirugarren zikloan, hainbat ekintza antolatu genituen:


Lehenik eta behin, esperimentuak egin genituen eta lehenengo zikloko eta hirugarren mailako ikasleei erakutsi genizkien. 


Baita, emakume zientzilari batzuen biografien erakusketa egin genuen. 


Gora Zientzia!!! Gora emakume zientzilariak!!! 




LH 5 - Unibertsoa

5. mailako ikasleek unibertsoa landu dute proiektu interesgarri baten bidez. Maketak eta muralak sortu dituzte hainbat gai lantzeko; Eguzki Sistema, Lurraren higidurak, Ilargia, Lurraren barneko- geruzak eta atmosferaren geruzak.


Horrez gain, 3.mailako ikasleak gerturatu dira maketen erakusketa ikustera.




LH 5 eta 6 - Arkeologi Museoa

Hirugarren zikloko ikasleek arkeologi museoa bisitatzeko aukera izan dugu. Bertan, arkeologoen lanak egin ditugu, lurraren estraktuak ikertuz eta material desberdinak topatuz; hezurrak, zeramikazko objetuak, hainbat mineral, etab.

Primeran pasatu dugu eta izugarri ikasteko aukera paregabea!!!




LH 6 - TxikiDYA

Azaroaren 17 eta 18an, 6.A eta 6.Bko ikasleak DYArekin lehenengo sorospenak lantzeko formazioan parte hartu dute.


Izugarria ikasi duguna!!!





2021-2022 ikasturtea


LH 6

 Zelan gustatzen zaigun lan taldetan lan egitea! Ondo pasatzen dugu eta aldi batera lan asko egiten dugu.

Lankideengadik asko ikasten da, oso esberdinak garelako. Guztiok parte hartzeko, lanak antolatu eta banandu  behar ditugu . Informazioa bilatu, ordenatu eta bukatuta dagoenean...besteen aurrean aurkeztu.

Emaitza bikaina!











LH 6. maila                                                      2021/10/29

Kaixo!

Urriaren bukaeran DYAkoak etorri dira!   Nortzuk dira? Istripuak edo larrialdiak daudenean laguntzera etortzen direnak!

Lehen Sorospenei buruzko informazioa azaldu digute. Benetan interesgarria eta baliogarria.

Eta garrantzitsuena, praktikak egin ditugu. Bihotzeko baten aurrean jakiteko zer egin behar dugun irakatsi digute. 
Jadanik prest gaude laguntza emateko!                                                                            


Anbulantzia batetan zenbat gauza sartzen diren!


















IKASTURTEKO AZKEN TXANGOAK                          2021/06/15 eta 16

Ikasturte berezi honi amaiera emateko, ahal izan den neurrian txangoak antolatu ditugu. LH 6.mailakoak Artxandara joan ginen funikularrean; LH 5.mailakoak, berriz, El Pobaleko burdinolara joan ginen eta gero Sopuertara.

LH 6





LH 5




                            ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!!!!!!!!!!!                                   

                                    --------------------------------


GURE INGURUAK EZAGUTZEN                                2021/03/25 eta 26

Oporretan joan baino lehen gure inguruak ezagutu nahi izan ditugu gure tutoreekin. Hori dela eta, Berrizera egin dugu ibilbidetxoa. Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk:
 
 
                                                LH 6
 

 
                                    
   LH 5    
 

 
 
                                         --------------------------------
 
 
ZIENTZIA ASTEA
 
Dakizuen bezala, eskolan Zientzia Astea ospatu dugu otsailaren 8tik 11ra. Egun hauek aprobetxatuz, esperimentu desberdinak burutu ditugu. 
 
LH 5: Ikasleek esperimentuak aukeratu eta ikaskideei aurkeztu.
 
   

 
LH 6: Esperimentu desberdinak aurrera eraman ("kolazko geyserra", "surik hartzen ez duen puxika", "patata: lastoak zeharkatuko du?", "bakarrik edaten duen edalontzia", "arrautza botilan", "flotatzen ala hondoratzen?")



---------------------------
 
AGATE DEUNARAKO ENTSEGUAK

Agate Deuna prestatzeko, LH5-eko ikasleek hainbat entsegu burutu zituzten, eta haien grabaketak egin genituen, zein ondo lan egiten duten entzun ahal dezagun. 




-----------------------------------------------------------

 

 2021eko urtarrila
 
PLASTIKA TAILERRAK
 
6.mailakoak bai artistak! Hona hemen Plastikako saioetan orain arte egin ditugun eskulanetako batzuk!
 
 








 

 

 

--------------------------------------------- 

 

 2020ko azaroaren 12a.

ORTUA
 
Eguraldi ona aprobetxatuz, 5.mailako ikasleok eskolako ortura joan gara. Bertan, buru belarri lanean ibili gara: lurra mugitu, hostoak batu, landareak ureztatu... Eta babak erein ditugu! Orain, koadernotxo batean gure baben aurrerapenak apuntatzen joango gara.
















          

    ----------------------------------------------------

BIDE HEZKUNTZA
 
Urriaren 27an eta 30ean 6.mailako eta 5.mailako ikasleok Deustun kokatuta dagoen Bide Hezkuntzara joan ginen. Bertan, trafiko arauak ikasi genituen eta bizikletan ibili ginen. Asko ikasi genuen eta primeran pasatu genuen!  

 

 

 

2020/2021 IKASTURTEA

--------------------------------------------------------------------------
 
 ONDO PASA OPORRETAN!!



Munduko zorterik onena opa dizuegu zuen ibilbide berrian! Kriston taldea zarete eta faltan botako zaituztegu!


AGUR LAGUNAK!!
_____________________________________

Gure zikloko ikasleek, itxialdi honen inguruko euren esperientzia kontatu digute bideo laburren bitartez. Zuek bai txapeldunak!!!

LH5 




LH6A



LH6B



----------------------------
5.MAILA

5. MAILAKO IKASLEAK!

Hona hemen zuentzako sortutako WEB ORRIAREN link- a.

https://anealpa94.wixsite.com/misitio

Badakizuenez, 5. mailako ikasleei zuzendutako material, baliabide eta berri guztiak Web gune
horretan eskegiko dira!


-----------------
--------------------------------------------

EMAKUME ETA NESKA  ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Otsailaren 11n emakume eta neska zientzialariaren  nazioarteko eguna izan zen. Arangoitiko eskolako umeok egun hori ospatzeko gogoak genituen, eta horretarako hainbat ekintza eta jarduera gauzatu ditugu; horien artean, muralak, pelikulak, esperimentuak ...


5. mailako ikasleok mural handi prestatu dugu; bertan, emakume zientzialari baten marrazkia ipini dugu, eta muralaren inguruan denboran zehar ezagututako zientzialari emakume garrantzitsuenetariko batzuk ipini ditugu. 



6. mailako ikasleok berriz, beste mural bat egin dugu. Bertan emakumeek zientzia munduan sartzeko dituzten zailtasunak, eta orokorrean gure gizartean arlo honetan dauden aurreiritziak aurkeztu ditugu, emakume eta neska zientzialarien identitatea goraipatuz. 




-------------------------------------------------------------


TXANGOA ARKEOLOGIA MUSEORA

Ostegunean, hilaren 5ean, 6.mailako ikasleak Bilboko Alde Zaharrean kokatuta dagoen Arkeologia museora joan ginen. 

Bertan, bi taldetan banatu ginen eta bi tailer egin genituen. Lehenengo tailerrean, paleolito eta neolito garaien desberdintasunak ikusi genituen, bai eta garai hartako tresna eta baliabide desberdinak ikusi eta ikutu ere. Bigarren tailerrean, berriz, arkeologo bihurtu ginen eta hezur, hortz, zeramika... pieza desberdinak aurkitu eta sailkatu genituen.

1.tailerra:
 

 2.tailerra:

Asko ikasi genuen!

----------------------------------------------------------------------------------------------------------



EGUZKI SISTEMA EZAGUTZEN!

5.mailako ikasleak gara eta aste hauetan zehar egindako proiektu berria aurkeztu nahi dizuegu! Gizarte Zientzietan Unibertsoa eta bere osagaiak landu ditugunez, proiektu bat egin dugu ikasitakoa lantzeko eta erakusteko. Proiektuan Eguzki Sistema ikus dezakegu, bertan dauden orbita desberdinak, izarrak, asteroideak, planeta guztiak, eguzkia… etab.

Espero dugu zuen gustuko izatea!
 

 

------------------------------------------------------
EUSKAL MUSEOA BISITATU DUGU!


Gaur azaroak 13, L.H. 5.mailakoak Bilboko Alde Zaharrean kokatuta dagoen Euskal Museoa bisitatzera joan gara. Irteera goizeko 9.00etan hasi da, andereño Ane eta Iratxerekin joan gara, Arangoitiko aldapatik jaitsi eta Deustun metroa hartu dugu.  Metroko Alde Zaharreko geltokian jaitsi gara eta kalera atera bezain pronto,  Euskal museoa ikusi dugu aurrez-aurre. Atean sartu eta oso neska atsegin  batek harrera egin digu. 



Neska  horrek, museoko gidariak, museoko atal batzuk erakutsi dizkigu. Lehenik eta behin, artzainen bizimodua ikusi dugu, bordak nolakoak diren ikusi ditugu, gaztak nola egiten dituzten... Ondoren, Euskal Herrian aurkitutako bale desberdinen hezurrak ikusi ditugu eta azkenik, Bizkaiko maketa handia ikusi dugu. 

 =======================================================================
2019-2020 ikasturtea