2022/05/05

LIBURU EGUNA/DÍA DEL LIBRO

 


Azken bi aste hauetan liburuaren eguna ospatu dugu eskolan. Hainbat irakurketa egin ditugu liburutegian, antzerkian, patioan... txikienek Bidarteko udal liburutegira bisita egin dute eta, azken batean, liburu on batek eskain diezagukeen guztiaz gozatu dugu: eguneroko tentsioetatik ihes egitea, estresa jaistea, ezagutzea, gogoratzea, ikastea, emozioak askatzea, trebetasun kognitiboak garatzea, memoria aktibatzea, hiztegia hedatzea, adierazpen-trebetasunak hobetzea...

Liburu bat da oparirik onena, ez ahaztu!!




 


 


 

Durante estas dos últimas semanas hemos celebrado el día del libro en la escuela. Hemos hecho varias lecturas en la biblioteca, en el teatro, en el patio... los más pequeños han hecho una visita a la biblioteca municipal de Bidarte y en definitiva hemos disfrutado de todo lo que nos puede aportar un buen libro: escapar de las tensiones cotidianas, bajar el estrés, conocer, recordar, aprender, liberar emociones, desarrollar habilidades cognitivas, activra la memoria, expandir el vocabulario, mejorar las habilidades expresivas...

¡¡un libro es el mejor regalo, no lo olvides!!