COVID19 GUTUNAK GURUTZETAKO OSPITALERAKO
Gurutzeta ospitaleko langile talde bat gara eta COVID19 birusak eragindako egoera dela eta, beste hainbat ospitaletan egiten ari diren bezala, bakartuta dauden gaixoei gutunak idaztea proposatzen dizuegu. Ekimenaren helburuak gaixotasunari aurre egiteko kemena ematea, lasaitzen laguntzea eta gaixoak bakarrik ez sentitzea dira.

Gutunak anonimoak
izan behar dira, baina nahi izanez gero, zuen ezizena jar dezakezue, baita zuen
adina eta kurtsoa ere. Gaixorik dauden pertsonei zuei buruzko zenbat eta gauza
gehiago kontatu, orduan eta hobeto imajinatuko zaituztete. Jarraian, animoak
eta indarra transmititzeko mezu baikor bat idatzi behar duzue.
BORROKA HAU
GUZTION ARTEAN IRABAZIKO DUGU ETA
ETXETIK ERE LAGUNDU DAITEKE!