OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!!
Ohitura zaharra berrituz, neguko lozorrotik lurra esnatu eta udaberriari deitzeko, makila eskuan kopla kantari atera ginen ostiralean.
Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!
Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak
kantuan hasi dira birigarroak eta zozoak.
Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!
Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak
dantzari hasi dira azeriak eta otsoak.
Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!
Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak
berriro entzun dezan taupadaka mundu osoak.
Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!
¡OLES OLES DESPIERTA TIERRA!
El ritual religioso de Santa Agueda va unido al rito pagano vasco de golpear la tierra con palos para que despierte del largo invierno.