Urtero bezala, taloa egin genuen eta gero,...jan, noski. Zer goxoa!
Aurten, ostiralean abenduaren 19an egin genuen. Beti ez dugu egiten data berberan, baina, gutxi gora behera, aspaldi honetan izaten da. Umeei artoa zertarako balio duen erakusten diegu, antzinako ohiturak irakasten, eta, bitartean, haiek primeran pasatzen dute. Gure lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek izan dira aurten egin dutenak.



